XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BERBAURRIA.

Euskaldun-arimen onerako alnebanchuan biarrian asi nitzanetik, sartu jatan gogua ispillu chiki baten lez ipinteko aurrian euren kristinau-kizunak, bizitza on baterako zuzen-bidia, ta batezbe zelan ondo ta arin egin euren autorkuntza ta jaunartziak.

Banekusan liburu ez gichi orretarako, ta batzuk euskerarik ederrenian.

Baña izanik biarren dirian gauzak ainbeste azalduten eztabezanak, edo beintzat gaurko egunerako zarrak, eta karuegiak, eta orregaitik danen eskuetara ezin eldu dirianak, asartu naiz, naita aren-erdi euskera jakin ez, Euskaldunai Jesusegan deutsedan maitetasunagaitik, arrapataka eginiko liburuchu au eskintzen.

Ain Bizkai-barruko eztirian esakera ta irazkera batzuk, baña edonun aitzen dirianak, ipiñi dodaz, Gipuzkuan Bizkaieraz egiten daben errientzat egokiagua izan (...).